Garapen pertsonala

‘Change makers’ moduan aurkezten  genuen geure burua asteburu honetan Art of Hosting and Harvesting Conversations that Matter (AoH), Karlskrona 2016 ikastaroan. Master hau amaitu ostean  lan bila hasi behar dut, baina nola izan ekintzaile edo aldaketak ekarriko dituen aktore, lehengo paradigmako lanpostuetan trabatu ezkero? sormena erabili beharra daukagu paradigmaz aldatu eta benetan sinesten dugun hori bultzatzeko.

25697263621_8a6bdfd9fd_z.jpg

Ni goizeko check-in bat dinamizatzen

AoH ikastaroaren ondoren lehen pausua ematea erabaki dut: bururatzen zaizkidan proiektu, ideia, inspirazio eta pentsamentuak jasoko dituen koadernoa erosi nuen atzo. Nire bidaia pertsonalaren hasieratzat hartu dut erosketa hau. Lanaz, lana bilatzeaz eta gizarteari eskeini nahi dizkiodan zerbitzuei beste ikuspuntu batetik begiratu eta lana diru iturburu izan beharrean nire ekarpen pertsonal moduan ulertzea erabaki dut.

IMG_5065Bidaia baten hasieran nagoela iruditzen zait, burua ideiaz eta proiektuz beteta. Ikaragarrizko esperientzia izan da asteburu honetakoa eta hainbeste pertsona interesgarri ezagutu ostean, niri ere nire tantatxoa emateko ordua iritsi zaidala sentitzen dut. Zarauzko udaletxearekin elkarlanean herri mailako elkarrizketak dinamizatzea, enpresetan iraunkortasun estrategiak bultzatzea, etabar.

Orain Gothenburg-en nago nire Strategic Planning for Sustainability (SPS) asignaturako taldekideekin. Bihar elkarlanean aritu garen Dugges garagardotegian gure proiektua aurkeztu behar dugu 3 hilabeteko lanaren ondoren. Negozioaren norabidea iraunkortasunerantz aldatzeko gomendioak emango dizkiegu, ekintza zerrenda zehatz batekin batera.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s