IMG_5114

Politika eta politikoak

Duela pare bat aste Per Bolund, Suediako Finantza eta Kontsumo ministroa, unibertsitatera etorri zen aurkezpen bat egitera eta gure klaseari gonbidapen zuzena bidali zigun bertara azaltzeko. Miljöpartiet de gröna, Alderdi Berdekoa, da nahiz eta Gobernuan gehiengoarik ez izan.

IMG_5114

Per Bolunden aurkezpena

Aurkezpenean Ekonomia Berdeaz arituko zela esan ziguten, baina denak zur eta lur utzi gintuen saioak. Power Pointeko lehen diapositiban CO2 emisioen bilakaera erakutsi zigun, etorkizunean egin ditzazkegun erabakiek izango duten eragina azaltzen zuen grafiko batekin. Saioa oso interesgarria izan zen. Suediaren egungo egoera ekonomikoa eta ekologikoa azaldu ostean, etorkizunean ekonomiak (Suediakoak eta mundu mailan) eman beharko lukeen aldaketaz aritu zen, ekonomia zirkularra, elkarbanatze-ekonomia eta antzeko kontzeptuak aipatuz.

Ondoren, mundua aldatu nahi bagenuen politikan sartzeko garai egokia zela azpimarratu zigun behin eta berriz. Baina gehien arritu ninduena ondorengoa izan zen: ez zigun esan bere alderdian sartzeko edo azaltzen ari zitzaizkigun ideiengatik borrokatzeko. Eztabaida politikoan sartzea nahi zuen, sinisten genuena sinisten genuela.

Pentsaezina egiten zait Euskal Herri edota Espainia mailan horrelako ministro bat izatea. Gure estiloa bestelakoa da. Politikan zentratu beharrean politikoetan fijatzen gara, ia-ia esaten dutenari kasurik egin gabe. Zuk A badiozu, nola esango dut nik A, zu ezkerrekoa eta ni eskuinekoa izanda? nola ba? honezkero gizartean ere normaltzat jotzen ditugu horrelako argudioak. Nik ordea hau diot, aldaketa klimatikoa edo errefuxiatuen krisia bezalako arazo unibertsalen aurrean, ez al da zentzuzkoena bat etortzea? ez dugu denok iritzi berdina izan beharrik. Noski ezberdintasunak egongo direla batak eta besteak aurkeztutako proposamenetan, baina minimo batzuk ziurtatu beharko ditugu ezta? behin gutxiengo hori onartuta, denbora gehiago egongo da xehetasun eta txikikerietan murgildu eta eztabaidatzeko.

Baina ori ez da gure estiloa. Guk politikoei begiratzen diegu politikari beharrean. Ea noiz konturatzen garen aspaldi pasatako moda dela.

The Road Not Taken

Olerki hau opari moduan jaso nuen email batean Pragan ikasten duen eta Qatarren bizi den Portugalgo neska baten partetik.

 

The Road Not Taken –Robert Frost

Two roads diverged in a yellow wood,

And sorry I could not travel both

And be one traveler, long I stood

And looked down one as far as I could

To where it bent in the undergrowth;

 

Then took the other, as just as fair,

And having perhaps the better claim,

Because it was grassy and wanted wear;

Though as for that the passing there

Had worn them really about the same,

 

And both that morning equally lay

In leaves no step had trodden black.

Oh, I kept the first for another day!

Yet knowing how way leads on to way,

I doubted if I should ever come back.

 

I shall be telling this with a sigh

Somewhere ages and ages hence:

Two roads diverged in a wood, and I—

I took the one less traveled by,

And that has made all the difference.